miércoles, 9 de mayo de 2018

IGOROIN SAKANA

Arabako zortzi leku turistikoetara urbilduko gaituen proiektu berri baten hasieran aurkitzen gara; zein Arabako Foru Aldundiarekin batera, lurralde historiko zoragarri hau ikusi, usaindu, ukitu eta sentitzeko aukera emango diguna.

Oraingo honetan, Iturrietako mendietan hasten dugu bidea, 1038 metrotako altueran dagoen  Santa Teodosia ermitan, autobusean eta auto partikularretan gerturatze txiki bat egin eta gero. Arabako herririk altuenak aurkitu ahal ditugu hemendik gertu, Erroitegi eta Iturrieta ia mila metrotara bait daude.


Eguna zirrara askorekin hasi zen,  ikusmen urridun talde haundia lagun hartuta izan genuen mendian.  Itxaropena elkartetik , ONCEtik eta Beguisare Arabatik, itsumen eta ikusmen urria duten hamalau pertsona guztira.
Eta askoz ere gehiago…
Zuzena Kirol Elkartetik beste erronka eder baten proposamena geneukan ere: parkinson gaixotasuna dela eta mendiarekiko grina utzita zuen mendizale beterano bati gogoa itzultzea. 
Ibilbidea hasi aurreko prestaketa lanak gauzatu eta gero;  Joetette aulkia eta sei gidatze barren montatzea eta gidarien eta laguntzaile taldeak antolaketa; abentura hasteko prest ginen.


Parte hartzaile guztien urduritasuna nabaria zen ermitatik irten eta zelaia zapaltzen  genuen einean, Evaristoren gure mendizale beteranoaren senideen artean batik bat, baina gidatze barrari helduta zioazen kideen artean ere. Gure helburuan barrentzeko gogoa nabaria zen, Igoroi sakana zeharkatzea eta Musitu herrira heltzea. Zirrara sentiberarekin eta ikusmin urduritasunarekin hasi genuen ibilbidea.
Piskanaka eta aditasunez,  aurrera egin genuen gidarien argibideei arreta haundia jarriz, batez ere Joelette aulkiaren gidariei, laister zailtasun teknikoak iristear bait zeuden.
Erosotasunez egin ahal izan genuen bidexka eta mendi bideen artean egindako kilometroen ondoren, Roitegi herria zeharkatu genuen…  Igoroin sakanaren barrenean aurkitzen ginen…
Jaitsiera estuak, hezetasunez inguratutako tarteak eta aulkiarekin igarotzeko eremu zailak igaro genituen. Ur jausiak eta ur dezente zeukaten errekak sarritan zeharkatu genituen. Sakanean murgildurik, ikuspegiak hunkigarriak ziren eta zentsumenen gozamena nabarmena.
Ederki gozatu genuen denok: Evaristo bere aulkitik, bere alabak inkuturik aita mendian irribarrez ikusteaz, itsumendunak beraien zentsuei eta gidarien azalpenei adi eta ikusmen urridun pertsonak ahal zuten xehetasunei so eginez.


Atsedena hartzea errota zaharraren aldean egin genuen. Bertan ura edan eta zerbait jaten genuen bitartean ibilbideari buruz eta bakoitzaren bizipenei buruzko elkarrizketak azaldu ziren.
Une politak bizi genituen. Horietako bat, itsumena duen Nikolas, aurpegia freskatzeko errekara urbiltzea eskatu zigunean. Ur hots gardenean eskuak sartzerakoan bere begiak, aurpegia eta poztasuna argiztatuta ikusi genituen. Inoiz holakorik egin ahal izan ez balu bezala edo itsumenak era horretara gozatzeko aukera aspaldi emango ez balio bezala.


Armosu arina eta bidea berrartuta, gure azken helburura hurbiltzen gintuen azken aldapa gogorrari aurre egin genion.
Zailtasun handirik ez zuten tarteei probetxua atara nahi izan genuen, ain garrantzitsua den etengabeko heziketa burutzeko gure bolondresak aulkiarekin eta gidatze barrarekin aritzeko aukera izan zuten.
Ekintzarekin espero genuena, gogobeteko emaitza pozgarriaz lortu genuen. Beste irteera batzuei buruz hitzegin genuen eta denontzako eskuragarriak diren ibilbideak egiteko nahia nabari izan zen taldean.


Irribarre galantak ikusi genituen nagusitasuna izan zuten pertsonen artean. Batez ere Evaristorena, egun horretan bai, mendira itzuli zen aspaldi ez bezala. Bere alaben zirrara izugarriak ustekabean harrapatzen gintuen ere, ez bait zuten sinizten horrelakorik egiteko aukerarik izango zenik.
Argi dago posible dela. Hau eta askoz ere gehiago. Konfidantza izan, une egokia aurkitu eta dena maitasun haundiz prestatzea besterik ez da behar.


Evaristo mendira itsuli da. Era berean, bai gidatze barrari eutsita joan diren partaideak, bai bolondresak eta bai laguntzaile moduan joan diren jende anitza ere Igoroin sakana gozatu dute.

Argazki guztiak hemen ikus ditzakezu


No hay comentarios:

Publicar un comentario